Soka&Blockeko VI. edizioaren zailtasun-jardunaldia (soka) hurbil dago, otsailaren 24an (larunbata) ospatuko da
Gaurtik aurrera izena eman dezakezu, ZAILTASUN-JARDUNALDIRAKO BAKARRIK (bloke-jardunaldirako beste formulario bat irekiko dugu aurrerago eta, honetan parte hartu nahi izanez gero, bete egin beharko duzu, naiz eta soka-jardunaldian parte hartu).
Hau da formulariorako linka:
Kategoriek zalantza ugari sortzen dituzte; beraz, argitu dezagun honako hau: Soka&Blockeko lehiaketan kategoria batean partu hartu dezakezu, beti ere, urte horretan kategoria horren izenean adierazita dagoen adina bete baduzu (adi egon formularioan agertzen diren adinekin). Adibidez, 2024an 16 urte beteko dituen pertsona batek Sub16-kategorian parte har dezake. Hala ere, hau lehiaketa ofiziala ez denez, goragoko kategoria batean parte hartu nahi baduzu, egin dezakezu. “Betoa” duen kategoria bakarra beteranoena da: 1983an edo lehenago jaiotako pertsonak bakarrik sar daitezke, baina pertsona horiek absolutu gisa parte hartzea erabaki dezakete ere, gehiago motibatzen badie.
Kartelean ordutegi eta lekuei buruzko informazioa aurki dezakezu.
Antolakuntzatik ahalegintzen gara urtez urte hobetzen aurreko edizioetan ahultzen den guztia. Aurten buru-belarri ari gara lanean edizio hau arinagoa izan dadin, dibertimendurik galdu gabe; bi probetako parte-hartzaileen antolaketa egokiagoa izan dadin eta pilaketak saihesteko. Dena ondo ateratzeko, apuntatu besterik ez duzu egin behar, beraz, badakizu… beste urtebetez ikusiko dugu elkar Soka&Blocken!
Besarkada bat!