Duela hilabete batzuk, BiHatzeko lagun batek proposamen polit bat egin zigun: eskaladarekin zerikusia zuen zinemaldi bat ospatzea. Gehiegi pentsatu gabe baiezkoa eman genion, “BIHATZALDIA” aurrera eramanez. Hau dela eta, film laburren lehiaketa herrikoi bat ireki genuen… egunak pasa ziren filma entregatzeko epea itxi zen arte. Harrera ikaragarria izan du parte-hartzaileen artean, uste genuen baino pelikula gehiago jaso baititugu.
Ondorioz, bi ekitaldi ospatuko dira: otsailaren 7 eta 8an, arratsladeko 20:00tan. Parte-hartzaileek lau sari izanen dituzte jokoan:
- Film labur onenari saria: BiHatzeko urteko abonua
- Publikoaren saria: BiHatzeko sei-hileko abonua
- Ideia originalenaren saria: esperientzia gastronomikoa
- Kontzientzia sozialari saria: esperientzia gastronomikoa
Oso berezia izango da, beraz, ez galdu BiHatzeko lagunek egindako film laburrak ikusteko aukera eta zatoz!