Bihatz

Emozioa prest: Soka&Block-eko 8. edizioa!

Inauterietako astea gerturatzen ari da, eta badakigu horrek zer esan nahi duen… Soka&Block badator! Bi aste baino pixka bat gehiago barru lehen jardunaldia ospatuko dugu, zailtasuneko proba, Antsoainen. Gogorik bai?

Gure aldetik, asko. Dena ondo antolatuta dugu; taladroak martxan jarri eta taldearen sormena piztea besterik ez da falta erronka politak diseinatzeko. Jarraian, jardunaldia nola antolatuko den eta xehetasun guztiak azaltzen dizkizuegu.

  • Kategoriak:
    • Sub11 >> 2016an eta ondoren jaiotakoak.
    • Sub13 >> 2014an eta 2015ean jaiotakoak.
    • Sub15 >> 2012an eta 2013an jaiotakoak.
    • Sub17 >> 2010ean eta 2011n jaiotakoak.
    • Absolutua >> 2009an edo lehenago jaiotakoak.
    • Beteranoak >> 1985ean edo lehenago jaiotakoak.
  • Data: Otsailak 28, larunbata.
  • Lekua: Idaki rokodromoa, Antsoaingo udal kirol instalazioetan.
  • Ordutegia:
    • 8:30 – 11:00 >> SUB11 eta SUB15
    • 11:00 – 13:30 >> SUB13 eta SUB17
    • 15:15 – 18:30 >> ABSOLUTUAK eta BETERANOAK
    • 20:00 >> ABSOLUTUEN finalak
  • Prezioa (bi probak barne: zailtasuna eta blokea. Ordainketa lehen probako dortsala jasotzean egingo da):
    • 10 € >> Sub11 eta Sub13
    • 15 € >> Gainerako kategoriak
  • Beharrezko materiala:
    • Arnesa
    • Katu-oinak
    • Magnesera
    • Kaskoa (adingabeentzat derrigorrezkoa)
  • Eskalada modalitatea:
    • Sub11 >> top-rope
    • Sub13 >> top-rope edo lehenengoan
    • Gainerako kategoriak >> lehenengoan
  • Izen-emateak: ondoko formularioaren bidez. Epea otsailaren 25ean, asteazkenean, 22:00etan itxiko da.

Urtero bezala, %100a emango dugu dena primeran atera dadin. Zure aldetik, gogoa besterik ez dugu eskatzen. Antsoainen ikusiko dugu elkar!

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.