Igandean, azaroak 2, BiHatzen elkartuko gara 12 ordu Palestinaren alde eskalatzen pasatzeko. Elkarrekin, zurekin, ekintza solidario hau egingo dugu, eta prestatutako bideak etengabe egongo dira okupatuta, atsedenik gabe, gure konpromiso irmoa erakutsiz, herri palestinarraren aurkako genozidioaren eta Israelek bere irudia garbitzeko dituen estrategiei aurka eginez.
Parte hartzeko baldintzak:
- Grigri segurtasunez erabili (jakin ezean, idatz iezaguzu email bat).
- Berezko materiala (soka ez da beharrezkoa; materialik ez badago, harreran alokatu ahal izango da).
Funtzionamendua eta inskripzioa:
Hainbat bide ekipatuko dira, eta igandean, azaroaren 2an, atsedenik gabe eskalatuko dira 8:00etatik 20:00etara. Horretarako, parte-hartzaile bakoitzak ordubeteko txanda batean (edo gehiagotan) eskalatzeko konpromisoa hartzen du. Txanda bakoitzaren hasieran, bideak bikoteka (edo talde txikitan) esleituko dira. Txanda amaitu arte etenik gabe eskalatuko dute, eta eskalatzailea aldatzen den bitartean gelditu daiteke bakarrik lurrean.
Izen-ematea formulario baten bidez egiten da (beheko botoia). Parte-hartzeak gutxienez 5 €/txanda kostua dakar, eta ekarpen hori, Yala Nafarroa eta Mundubat -en bitartez, Palestinan duela hamarkada batzuetatik lan egiten duten erakundeetara bideratuko da.
Kirola ere erresistentzia-modu bat izan daitekeelako. Israel bere irudia normalizatzen saiatzen ari den “sportwashing”-aren aurrean (lehenago Hegoafrikarekin apartheidaren azpian gertatu zen bezala), eskalada kontzientzia- eta elkartasun-ekintza bihurtzen da. Animatu eta parte hartu!


