Urtebete baino gehiago ekitaldirik gabe egon ondoren, maiatzaren 9an gure 4. urteurrena ospatu genuen, ondo ospatu ere (hori bai, gure garaiko segurtasun-neurriak ahaztu gabe ;)…).
Urtero bezala, eta, bereziki gaur egun bizi dugun garai honetan, abentura honetan laguntzen diguzuen guztioi eskerrak emateko beste aukera bat bezala hartu dugu. Txapelketa herrikoia, Leizeakek giroturiko bermuta eta giro paregabea izan ziren eguneko protagonistak.
Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duelako, hemen uzten dizuegu eguneko laburpen txiki hau!