Bihatz

2023ko Soka&Block

Egun batzuk igaro dira eta oraindik ez gara joan den larunbatean, apirilaren 22an, BiHatz-en gertatutako ametsetik esnatu . Historian parte-hartze handiena izan duen Soka&Block-a izan dela esatera ausartuko ginateke. Hori bai, rokodromoan transmititzen zen giro ezinhobea beste edizioetakoa bezain polita eta osasungarria izan da.

Soka&block-eko prestaketa (eskalada aldetik) apirilaren 20an hasi zen, arratsaldeko 19:00ak aldera; iritsi da goiko pisua desekipatu eta ekipatzeko momentua, “reset” egiteko eta jendeak probatu eta gozatu ahal izanen dituen bloke dibertigarriak pentsatzekoa. Hurrengo egunean, hilaren 21ean (ostirala), BiHatz itxita egonen da ekipazio-lanarekin jarraitu ahal izateko (gainerako guztiak ere, gestioak, janaria, taberna…), oraingoan beheko solairuan. Lehenik, desekipatu egiten da; dena hutsik dugunean, finalak ekipatzen ditugu (gizonezkoak eta emakumezkoak). Probatzeko ordua dator… behin eta berriz probatu eta aldatzeko unea, lehenengoan asmatu ez bada. Lan hori eginda,  presak eta panela markatuko dira, eta sailkapen-probako blokeak ekipatzen hasiko gara. Lan luzea eta neketsua, baina ongi pasatzen dugu. Gaua dator, prestaketa guztiak eginda daude eta gu prest gaude.

HELDU DA URTEKO EGUNA! Goizeko 09:00etan txikien txanda da. Sub 10 eta sub 12 kategoriak ez dira sailkatzen, baina guztiek domina bat irabazten dute eta zozketa propioa dute. Ondoren, hurrengo kategoriei emanen diegu hasiera: sub 14, sub 16 eta beteranoak. Marka onak egin dituzte, “top”ak lehenengo saiakeran eraman dituzte eta oraindik indarra dute beste kategorietako blokeak probatzeko.

Eguerdian, txiringoa itxi genuen arnas pixka bat hartzeko eta zerbait bazkaltzeko. Airea hartu eta kategoria absolutuko eskaladari ekinen diogu. Parte-hartzaileentzako, 25 bloke eta haietako bakoitzean 7 saiakera zanen ditute. Guretzat, tabernako mugimendu etengabea hasten da; ordu luzeak bloke batzuetan dauden epaileentzat; mikroan ere, ahotsa utziko dugu.

Arratsaldeko 19:30ak; ordubete baino gutxiago dugu sailkapen-probetako zenbaketa eta finalak prestatzeko; beheko solairuko blokeak desekipatu eta finalak ekipatu behar ditugu; TIK-TAK.

20:30ak dira. Dagoeneko baditugu finalistak, eta boulderrean emanen diegu ongi etorria txalo zaparrada artean; orain, maila absolutuko finala, emakumezkoena eta gizonezkoena (6 eskalatzaile kategoria bakoitzeko). 3, 2, 1, has dadila ikuskizuna! Kategoria bakoitzeko 4 bloke daude, eta parte-hartzaile bakoitzak 4 minutu ditu horietako bakoitzean “top” egiteko. Aretoa jendez beteta dago, ez dago isiltasunik, txaloak eta animo-oihuak kaletik entzuten dira.

Finala oso arrakastatsua izan da, hasieratik amaierara, baina oraindik ez da jardunaldia amaitu; podiumei bide ematen diegu, eta ondoren, hainbeste espero diren zozketei. Opariak banatzen hasten dira; opari eta opari gehiago. Eguna amaitzen ari da. Gutxinaka-gutxinaka BiHatz husten ari da eta gutxi batzuk gelditzen gara egunari amaiera emateko. Egun bizia da, oso bizia. Baina poz handia ematen digu egun hau gurekin partekatzen duen jendearen zoriontasun aurpegiak ikusteak.

Batetik, berriz ere eskerrak eman nahi dizkizuegu Soka&Block-ean parte hartzeagatik; Bihotzez, mila esker. Bestetik, post hau probestuko dugu SOKA&BLOCK 2023ko laburpen argazkiak partekatzeko. Datorren urtean berriz ere elkar ikustea espero dugu!!