Inauterietako astea gerturatzen ari da, eta badakigu horrek zer esan nahi duen… Soka&Block badator! Bi aste baino pixka bat gehiago barru lehen jardunaldia ospatuko dugu, zailtasuneko proba, Antsoainen. Gogorik bai?
Gure aldetik, asko. Dena ondo antolatuta dugu; taladroak martxan jarri eta taldearen sormena piztea besterik ez da falta erronka politak diseinatzeko. Jarraian, jardunaldia nola antolatuko den eta xehetasun guztiak azaltzen dizkizuegu.
- Kategoriak:
- Sub11 >> 2016an eta ondoren jaiotakoak.
- Sub13 >> 2014an eta 2015ean jaiotakoak.
- Sub15 >> 2012an eta 2013an jaiotakoak.
- Sub17 >> 2010ean eta 2011n jaiotakoak.
- Absolutua >> 2009an edo lehenago jaiotakoak.
- Beteranoak >> 1985ean edo lehenago jaiotakoak.
- Data: Otsailak 28, larunbata.
- Lekua: Idaki rokodromoa, Antsoaingo udal kirol instalazioetan.
- Ordutegia:
- 8:30 – 11:00 >> SUB11 eta SUB15
- 11:00 – 13:30 >> SUB13 eta SUB17
- 15:15 – 18:30 >> ABSOLUTUAK eta BETERANOAK
- 20:00 >> ABSOLUTUEN finalak
- Prezioa (bi probak barne: zailtasuna eta blokea. Ordainketa lehen probako dortsala jasotzean egingo da):
- 10 € >> Sub11 eta Sub13
- 15 € >> Gainerako kategoriak
- Beharrezko materiala:
- Arnesa
- Katu-oinak
- Magnesera
- Kaskoa (adingabeentzat derrigorrezkoa)
- Eskalada modalitatea:
- Sub11 >> top-rope
- Sub13 >> top-rope edo lehenengoan
- Gainerako kategoriak >> lehenengoan
- Izen-emateak: ondoko formularioaren bidez. Epea otsailaren 25ean, asteazkenean, 22:00etan itxiko da.
Urtero bezala, %100a emango dugu dena primeran atera dadin. Zure aldetik, gogoa besterik ez dugu eskatzen. Antsoainen ikusiko dugu elkar!


