Kaixo BiHatzkide!
Gaurkoan BiHatzek antolatzen duen film laburren lehiaketaren bigarren edizioko deialdira gonbidatzen zaitugu: BIHATZALDIA.
Aurten ere txapelketa amateurra dela azpimarratu nahiko genuke; edonor izan daiteke festa honetan parte hartzaile. BiHatzaldian zuen eskaladak, bidaiak eta abenturak partekatu ahalko dituzue, sari bat jokoan izanda. Film laburrak ikusteko data ez dago zehaztuta, baina entregatzeko epea 2024ko azaroaren 22an amaituko da.
Hauek dira parte-hartzeko irizpideak:
1. PARTE-HARTZEA: banaka edo taldeka, adin-mugarik gabe, eta film labur bat baino gehiago aurkez daiteke.
2. GAIA: librea, eskalada-diziplina bati lotuta badago.
3. IRAUPENA: 8 minutu gehienez.
4. AURKEZPEN DATA: 2024ko azaroaren 22ra arte, formatu librean (mp4, avi…), info@bihtatz.com helbidera esteka bidaliz.
5. KONTZIENTZIA SOZIALA: ez dira onartuko pertsonekiko eta/edo inguruarekiko gorroto-jarrerak, diskriminazio-jarrerak edo errespetu-faltak erakusten dituzten film laburrak.
Animatu eta partekatu zure abenturak gurekin!



