Otsailaren 28an Idakin jokatutako zailtasun jardunaldiaren ondoren, blokearen txanda iritsi da. Hiruhilekoa eskalada askorekin eta giro onenarekin agurtuko dugu, eta eguna profilik osatuena duten eskalatzailei txapelak emanez amaituko da. Eta lasai, ez ditugu zozketa herrikoiak ahaztu.
Kategoriak eta prezioak lehen probako deskribapenean ageri dira (ikus aurreko albistea). Hemen gainerako xehetasunak:
- Data: Martxoak 28, larunbata.
- Lekua: BiHatz.
- Ordutegiak:
- 9:00 – 11:00 >> SUB11 eta SUB13 >> proba + domin banaketa eta zozketak
- 11:00 – 12:30 >> SUB15 eta SUB17
- 12:30 – 14:00 >> TX1 ABSOLUTUAK eta BETERANOAK
- 15:00 – 16:30 >> TX2 ABSOLUTUAK eta BETERANOAK
- 16:45 – 18:15 >> TX3 ABSOLUTUAK eta BETERANOAK
- 18:30 – 20:00 >> TX4 ABSOLUTUAK eta BETERANOAK
- 21:00 >> ABSOLUTUEN finalak. Gainerako kategoriek ez dute finalik; podiumak zailtasuneko puntuak eta blokekoak batuta erabakiko dira
- 22:00 (gutxi gorabehera) >> SUB15, SUB17, ABS eta VET kategorietako podiumak eta zozketak
- Dortsalak: sailkapen fasea hasi baino 30 minutu lehenago jasoko dira.
- Beharrezko materiala: eskalada-oinetakoak eta magnesioa (erabiltzen baduzu). Magnesio likidoa erabiltzea gomendatzen dugu, airean dagoen magnesio kopurua murrizteko eta giroa atseginagoa izan dadin.
- Izen-emateak: ondoko formularioaren bidez. Epea martxoaren 25ean, asteazkena, 22:00etan itxiko da.
Txanda bakoitzean plazak mugatu ditugu, jende pilaketarik gabe ondo gozatu ahal izateko; beraz… eman izena lehenbailehen, bete aurretik!
Ez bilatu gehiago, ez duzu plan hoberik aurkituko. Martxoaren 28an ikusiko gara!


