


BiHatz kirol hau maite dutenak etxean bezala sentitzeko tokia da; pertsona bakoitzak bere tokia aurkitzeko lekua, eskaladan oso osoan aritzen direnetatik hasi eta lehen aldiz ezagutu nahi dutenetara.

BiHatzen hainbat tarifa eskaintzen ditugu, gure eskalatzaileek behar dutenera egokitu ahal izateko. Eguneko sarreretatik urteko abonuetara.
Nor gara?
Iruñean eskaladak protagonismo osoa izango duen espazio bat, kirol hau maite dutenak, eskaladan oso osoan aritzen direnetatik hasi eta lehen aldiz aurkitu nahi dutenetara, etxean bezala sentituko diren leku bat; pertsona bakoitzak bere tartea aurkituko duen toki bat aurkitzeko Maite, Ana eta Gorkaren amets bateratu gisa sortu zen BiHatz.
Denborak aurrera egin ahala, taldea zabaltzen joan zen. Deliak, Dannyk, Amaiak, Ibonek, Josunek, Iosuk eta Suyapak egunez egun aberasten dute proiektua, beren kemen eta karismarekin eta ideia eta indar berriak ekarriz, aurrean sortzen diren erronkei aurre egiteko.
Gaur egun, BiHatz jada ez da amets bat, errealitate bat da, hamar zutabe horiek ez ezik, bidaia honetan modu batera edo bestera laguntzen diguzuen pertsona guztiek eusten duten errealitatea. Eta une honetan ezagutu gaituzuenoi, ONGI ETORRIAK!
Ezagutu eskaintzen dugun guztia
BiHatzetik gure eskalatzaileen beharrak asetzeko diseinaturiko zerbitzu sorta zabala eskaintzen dugu. Gainera, interesdunen eskaeretara eta beharretara egokitzen gara.
Gure zerbitzuak honako hauek dira: irteera gidatu, eskolaz kanpoko irteera eta gazte taldeetatik hasi eta entrenamendu gidatuetara eta ikastaroetara.
Azken sarrerak
Blokearen festa: Soka&Blockeko 8. edizioari amaiera borobila
Otsailaren 28an Idakin jokatutako zailtasun jardunaldiaren ondoren, blokearen txanda iritsi da. Hiruhilekoa eskalada askorekin eta giro onenarekin agurtuko dugu, eta eguna profilik...
Leer másEmozioa prest: Soka&Block-eko 8. edizioa!
Inauterietako astea gerturatzen ari da, eta badakigu horrek zer esan nahi duen… Soka&Block badator! Bi aste baino pixka bat gehiago barru lehen...
Leer másPalestinaren aldeko eskalada
Igandean, azaroak 2, BiHatzen elkartuko gara 12 ordu Palestinaren alde eskalatzen pasatzeko. Elkarrekin, zurekin, ekintza solidario hau egingo dugu, eta prestatutako bideak...
Leer más