Bihatz

Disfruta escalada
Gozatu eskaladaz

BiHatz kirol hau maite dutenak etxean bezala sentitzeko tokia da; pertsona bakoitzak bere tokia aurkitzeko lekua, eskaladan oso osoan aritzen direnetatik hasi eta lehen aldiz ezagutu nahi dutenetara.

Disfruta escalada
Aukeratu zuretzako plan egokiena

BiHatzen hainbat tarifa eskaintzen ditugu, gure eskalatzaileek behar dutenera egokitu ahal izateko. Eguneko sarreretatik urteko abonuetara.

previous arrow
next arrow

Aukeratu zuretzako plan egokiena

Sarrera

Bonuak

Abonuak

Nor gara?

Iruñean eskaladak protagonismo osoa izango duen espazio bat, kirol hau maite dutenak, eskaladan oso osoan aritzen direnetatik hasi eta lehen aldiz aurkitu nahi dutenetara, etxean bezala sentituko diren leku bat; pertsona bakoitzak bere tartea aurkituko duen toki bat aurkitzeko Maite, Ana eta Gorkaren amets bateratu gisa sortu zen BiHatz.

Denborak aurrera egin ahala, taldea zabaltzen joan zen. Deliak, Dannyk, Amaiak, Ibonek, Josunek, Iosuk eta Suyapak egunez egun aberasten dute proiektua, beren kemen eta karismarekin eta ideia eta indar berriak ekarriz, aurrean sortzen diren erronkei aurre egiteko.

Gaur egun, BiHatz jada ez da amets bat, errealitate bat da, hamar zutabe horiek ez ezik, bidaia honetan modu batera edo bestera laguntzen diguzuen pertsona guztiek eusten duten errealitatea. Eta une honetan ezagutu gaituzuenoi, ONGI ETORRIAK!

Ezagutu eskaintzen dugun guztia

BiHatzetik gure eskalatzaileen beharrak asetzeko diseinaturiko zerbitzu sorta zabala eskaintzen dugu. Gainera, interesdunen eskaeretara eta beharretara egokitzen gara.

Gure zerbitzuak honako hauek dira: irteera gidatu, eskolaz kanpoko irteera eta gazte taldeetatik hasi eta entrenamendu gidatuetara eta ikastaroetara.

Azken sarrerak

Udako ordutegia

Aurreko urteetan bezala, uda honetan atseden txiki bat hartuko dugu ikasturtearen ondoren pilak kargatzeko. Iruindar peto gisa eta sanferminik gabe geratu arren,...

Leer más

2021/22 Ikasturtean izena emateko epea itxita

Ekainaren 13tik aurrera, 2021/22 ikasturterako helduentzako, eskolaz kanpoko eta Gazte Taldeentzako entrenamendu-taldeetan izena emateko epea itxi dugu. Oraindik pentsatzen jarraitzen duzuenontzat, irailean...

Leer más